×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Eskarmentudun Taberna

Bar TeresatxoBar TeresatxoEskarmentudun Taberna

Uztailaren 4ean 13 urte ospatuko ditugu (gaur egungo tokian) eta gure jatorria ezagutarazteko ordua dela uste dugu.

Duela 60 urte sortu zen negozio hau eta hasiera batean Lorea auzoko baserri familiar batean kokatuta zegoen.

Mariaren esfortzua ezinbestekoa izan zen taberna aurrera ateratzeko (gaur egungo jabearen amona). Izan ere, hasiera batean, esne saltzaile moduan ibili zen Aian eta salmenta puntua Donostiara mugitzeko erabakia hartu zuen. Hala, aukera hori abiapuntu gisa hartu eta Ibaetan instalatu zen. Momentu horretan, baserritarren esne salmenta egoera latza igarotzen zegoen, Gurelesa empresa sortu baitzen. Horregatik, Mariak aldaketa batzuk egin behar izan zituen eta hostalaritza munduan lehen pausuak eman zituen. Poliki-poliki janaria eskeintzen hasi zen eta baserria tabernan bilakatu zuen (aurrerago gaur egungo jabearen ama Isabelek hartuko zuena).

Zoritxarrez, ordea, auzoko zabalkuntzaren obrak zirela eta, taberna ixtea eskatu zieten, beste lokal bat eskainiz horren truke. Hori dela eta, jada Isabelen alaba Garbiñek erreleboa hartuta, gaur egun ezagutzen dugun Teresatxo instalatu zuen.

Gutxi dira hainbesteko esperientzia eta ibilbidea dutenak eta Teresatxo horien artean izendatu daiteke. Gaur egun auzotarren artean erreferentziazko taberna da.

 “Sukaldaritza esperimentala dastatu, parte hartu gure historian”