×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

5 arrazoi entsaladak udan jateko

Bar TeresatxoBar Teresatxo5 arrazoi entsaladak udan jateko

Entsalada on bat beti jaten da gustora baina udan, oraindik gehiago atsegin da. Merkurioaren igoerak hidratatuago egon behar dezagula eragiten du eta horregatik, udan entsaladak jatea ideia ona da beti.

Entsalada on bat prestatzeko garrantzitsuena da sasoi produktuez eginda egotea, Teresatxo tabernan egiten dugun bezala, zapore handiena bermatzeko.

Teresatxo tabernatik honako 5 arrazoi aurkezten dizkizugu entsaladak udan jateko:

  1. Hidratazioa eskaintzen dute eta freskatzen dute: entsaladak udan jatea hidratazio gradu altua eskeintzen digute barazkien % 90 ura dela eta. Gainera, entsaladek freskatzen gaituzte.
  2. Digestioa hobetzen dute: entsaladetara botatzen ditugun barazkiek digestio hobea egiten laguntzen dute. Bazkalondoak, honela, beti eramangarriagoak izango dira.
  3. Azala babesten dute: entsaladek azal osasungarriagoa mantentzera laguntzen dituzten mantenugai asko ematen dizkigute.
  4. Kaloria gutxi dituzte: entsalada bateko kaloriak bere osagaien mendean egongo dira baina oro har, entsaladak barazki asko baditu izango dituzu mantenugai askorekiko plater bat eta gainera, kaloria gutxirekin.
  5. Entsalada-aukera haundia: plater osasungarria izateaz gain, entsaladak oso era askotakoak izan daitezke. Teresatxo tabernan prestatzen ditugun entsaladetako batzuk dira:
  • Tomate, hegaluzea, antxoa, tipula eta pipermineko entsalada
  • Foie-ko entsalada epela 
  • Gula eta ganbako entsalada epela 
  • Pasta-entsalada 
  • Otarrainxka eta bakailaoetako entsalada epela
  • Gazta-entsalada

Udako egun asko daukagu aurretik, beraz, Teresatxo tabernako entsaladak ez badituzu probatu oraindik, animatzen zaitugu Donostiako Zarautz kalera hurbiltzera. Probatu bat eta seguru errepikatzen duzula!