×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Udara iritsi da!

Bar TeresatxoBar TeresatxoUdara iritsi da!

Udaran sartzera goaz. Gipuzkoan gauden arren, eguraldi nahasi eta euritsuen ostean, oskarbiak ateratzen hasi dira, eta horrekin batera, tenperaturan igoera nabariak antzeman izan ditugu egun hauetan. Gau epelak, orokorrean, giro atsegina sortzen du. Askorentzat lan denboraldia izan arren, asko dira festa eta lasaitasuna topatzen dutenak.


Hori dela eta, udarak ‘terrazeora’, poteatzera, pintxoak hartzera edota kanpoan bazkaltzera gonbidatzen gaitu. Hala, Teresatxok beti ditu bere ateak zabalik, gosari, bazkari nahiz afariez disfrutatzeko.


Leku atsegin eta lasaia bilatzen baduzu, hurbildu Teresatxora. Terraza ezinhobeaz gozatzeko aukera paregabea duzu.


Eman kapritxo bat eta praktikatu Teresatxo!