×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Inauteriak 2020!

Bar TeresatxoBar TeresatxoInauteriak 2020!

2020ko iñauteriak otsailaren 20 eta 24 bitarte ospatzen dira. Gipuzkoako hiriburuan, beste behin, jendez gainezkako festa honen protagonista den Momo Jainkoari ongietorria emango diogu. Donostiako maskaraden patroi nagusia da eta bere eginbeharra festa hau behar bezala ospatzea eta ondo pasatzea da.

Tradizioak esaten duen bezalaxe, herritarrek beren mozorrorik dibertigarriena, ezberdinena edota dotoreena janzten dute. Honek, Donostia hiriari umore kutsu nabarmena ematen lagunduko liokeelarik.

Denontzako festa da hau. Heldu nahiz gaztetxoenek ere, aurten parte hartuko dituzten 26 konpartsa ezberdinez gozatzeko aukera izango dute eta.

Teresatxon gogotsu hartzen ditugu iñauteriak, beraz animatu zaitez eta gurekin ospatu.

Hurbildu zaitez eta igaro momentu ahaztezin bat!