×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Eguberri ez-ohikoak

Bar TeresatxoBar TeresatxoEguberri ez-ohikoak

Zalantzarik gabe, 2020. urte honek oraina eta lehenaldia markatu ditu. Inork ez zuen horrelakorik espero eta hala ere, hemen jarraitzen dugu TERESATXO-n zuekin guztiekin lan eta lan.

Egia da azken hilabete hauetan gaizki pasatu dugula eta ziur gaude zuetako askok ere zailtasunak izango zenituztela, guk bezala. Hala ere, frogatuta geratu da zer egiteko gai garen.

Egoera berri honek talde mailan indartu gaitu eta aurrera eraman behar izan dugun gizabidezko lana ulertzen lagundu ere. Lan hau, besteak beste, guztion artean elkarlanean ari garelako bakarrik egin ahal izaten ari gara.

 Adibide gisa, TERESATXON berrasmatu egin behar izan gara, zuengana hurbiltzeko beste ahalbide, metodologia eta aukera berriak aprobetxatuz. Hala, TAKE AWAY zerbitzuaren erabilerak goraka bat jasan du, izan ere, gure ekonomia eta bizimoduari eusten lagundu digu eta.

 "Guztion artean datorren urte berri hau amaitzear dagoena baina hobea izatea lortuko dugu."

 Orain, inoiz baino gehiago, gure familia-harremanak baloratu behar ditugu eta, ahal den neurrian, gure hurbilekoekiko loturak mimatu eta mantendu.

 Animo guztioi eta jai zoriontsuak izan!