×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

DANBORRADAKO MENUA

Bar TeresatxoBar TeresatxoDANBORRADAKO MENUA

Donostiako eguna bezeroekin pasatuko dugu. Antiguoko bihotzean. Urteko 24 ordu frenetikoenak dira guretzat, baina beti bezala, ilusioz eta maitasunez egingo dugu lan.

Bezperako afarirako, danborradadako menu berezi bat prestatu dugu. Arrainak eta itsaskiak izango dira jaiaren protagonistak. Hasteko, aperitiboa eta Guijueloko iberikoen taula. Jarraituko dugu klasiko donostiar batekin. Txangurro eta otarrainxka entsalada epela. Eta gero, txipiroi-krepe oso mamitsua. Arraina, itsas zapore biziko lupia-solomoa izango da. Eta haragia, txahal azpizuna. Amaitzeko, postrea almendra-hostopila goxua izozkiarekin izango da. Oso kurruskaria eta zapore klasikoa da.

Afaldu ondoren, betiko emozioa. Urtarrilaren 19ko gauean, hiriko banderaren igoera biziko dugu jatetxetik. Teresatxo jendearekin. Danborradako kit tradizionala banatuko diegu mahaikideei eta gaueko hamabietan, “Donostiako Martxa” abestuko dugu elkarrekin. Gainera, cavaz topa egingo dugu. Fina eta dotorea.

Donostiako Egunean prestatuko dugu ere bazkaria zuentzat. Menua errepikatuko dugu. Egun magikoa izango da Antiguon. Giroa bermatuta egongo da. Danborrek eta barrilek etengabe joko dute kaleetan zehar.

Teresatxo jatetxean hasi da danborradarako atzerako kontaketa. Eta aurten, inoiz baino gogo handiagoz.

Gora Donostia!